Euskal Hizkuntzalaritza Mintegia Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologia izeneko doktorego programak antolatutako formazio jarduera da. Mintegi honek 10 ordu irauten du bost saiotan banatuta; egelapi-ko ikasgela birtuala saio horietako irakasleen eta doktoregaien arteko elkar-truke eta komunikazio tresna da. Bertan ager litezke saio bakoitzaren materialak eta, hala balegokio, irakurgaiak.