Gure gizartean egin den eraldaketarik handienetako bat emakumeak hezkuntza formalera sartzea izan dela baiezta dezakegu. Lehen geneuzkan hesiak desagertuz joan dira, emakume askoren eta gizon batzuen borrokari eta konpromisoari esker, berdintasuna giza eskubideen defentsaren erdigunean jartzeko prest agertu baitira horiek.

 

Alabaina, ezin dezakegu "berdintasunaren ameskeriak" harrapa gaitzala utzi, ez eta egun dauden berdintasun-gabeziak ukatu ere. Izan ere, aurkakoa egin behar dugu. Indarrean dagoen gizarte-ereduari buruzko hausnarketa sakona egin behar dugu. Berdintasun-gabeziak dituen gizartea nola eraikitzen den ulertu behar dugu, gero eta berdintasunezkoagoak diren eredu berriak eraiki ahal izateko.

 

Horretarako proposatzen dizuegu prestakuntza interaktiboa egitea, modu kolektiboan barneratu ditzagun edukiak. Genero-desberdinkeria sorrarazten duten funtsezko kontzeptuen jatorria eta funtzionamendua aztertuko ditugu. Honaino ekarri gaituen historia eta horren bilakaera ezagutuko ditugu, bai eta egun dauden berdintasun-gabeziei buruzko zenbakiak eta datuak, politiken eta mugimenduen ildoak, aldaketen aurrean agertzen diren erresistentziak eta eskura ditugun eraldaketarako tresnak ere.

 

Azken batean, begirada-aldaketa hori zuen bizipenetan proiektatu ahal izatea da kontua. Horixe da ikastaro honen helburua. Berdintasunera hurbiltzea, baina ez ezagutzatik bakarrik abiatuta: unibertsitateko ikasleentzat oso interesgarria izan behar da, uste osoz, berdintasuna ikaskuntzaren zeharkako zatia izatea.