UPV/EHUko irakasleen gaitasun akademikoa garatzeko programa, iRAKER, honako errektoreordetzen arteko lan koordinatuaren fruitu da: Berrikuntzaren, Gizarte Konpromisoaren eta Kulturgintzaren arloko Errektoreordetza, Ikerketaren arloko Errektoreordetza, Irakasleen arloko Errektoreordetza eta Eleaniztasunaren arloko Errektoreordetza. Programa honek 2012-2017 aldirako UPV/EHUren Plan Estrategikoan jasotzako helburuen alde egiten du nabarmen; besteak beste honakoak biltzen ditu: IKD unibertsitatearen beraren irakaskuntza eredua bultzatzea eta sustatzea; UPV/EHUko irakasleen gaitasunen katalogoan oinarrituta, irakasleak prestatzeko programa bat diseinatu eta ezartzea; ikerketan euskararen erabilera sustatzea; ikerketa lana irakasle guztien lanean txertatzea.