Terminologia Sareak Ehunduz (TSE)  Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa sailak Euskararen arloko Errektoretzaren eskariari erantzuteko eta errektoretza horren babespean 2008 urtetik aurrera eramaten ari garen programa da.

Programa hori aurrera eramateko hizkuntzaren prozesamendurako hainbat tresna eta baliabide erabiltzen ditugu: Garaterm lan-ingurunea eta kontsulta-interfazeak, Erauzterm termino-erauzle erdiautomatikoa eta Terminologia Zerbituzrako Online Sistema (TZOS) terminologia-datubasea.

Tresna guztiak UPV/EHUko irakasleek sarean lan egiteko, eta kontsultak egin ahal izateko prestatuta daude, eta etengabeko garapen eta mantentze-lana behar dute. Lan horretarako Elhuyar Fundazioarekin urtez urteko kontratua sinatu du UPV/EHUk.