EMAN Prestakuntza eta Ikerkuntza Unitatea UPV/EHUko Ikerketa Errektoreordetzak 2011an ateratako deialdian onartu zen. Bertan bi ikerketa talde finko (Parte Hartuz eta Nor) elkartzen dira, talde finkoetan integratuta ez dauden beste zenbait ikerlarirekin batera. Orotara 40 ikerlari inguru biltzen ditu.

Bere helburu nagusia, gizarte zientzietako ikerkuntza eta doktorego mailako prestakuntza bultzatzea da, Euskal Herriarentzat bereziki interesgarri izan daitezkeen gaiak landuz eta euskarari presentzia handia emanez.